Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari ohartarazi dio gune publikoetatik presoen argazkiak kentzeko kanpainak "porrot" egingo duela, "aurrekoek egin zuten bezala". "Euskal gatazka betiko bukatzean desagertuko dira argazkiok", esan du Etxeratek.
Ehunka lagunek agerraldia egin dute gaur goizean Donostian, Haizearen Orrazian, presoen argazkiekin.
Ertzaintza azkeneko asteetan kaleetatik edota herriko tabernetatik irudiok kentzen ari da, ETAren biktimei "min" egiten dietelakoan. Indarra erabili izan dute ertzainek, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egunotan salatu duenez.
"Ikuskizun lotsagarria da, eta triste, kezkatuta eta amorratuta gaude", adierazi dute Etxerateko eledunek gaur, eta euskal herritarrei dei egin diete udan presoen argazkiak jartzeko han eta hemen. "Aresek nahi duena, elkartasuna kriminalizatzea eta espetxe politika kriminala ikustezin bihurtzea da".
euskal presoak
Presoen argazkiak kentzeko kanpainak "porrot" egingo duela dio Etxeratek
Presoen senideen elkartearen ustez, Jaurlaritzak "elkartasuna kriminalizatzea eta espetxe politika kriminala ikustezin bihurtzea nahi du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu