Hernaniko (Gipuzkoa) eta Elorrioko (Bizkaia) udalek presoen batzordeak sortzea erabaki zuten, eta haien kontra inpugnazioa aurkeztu du Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak. Uztailean erabaki horien aktak eskatu arren, orain arte ez dutela erantzunik jaso diote Gobernuaren Ordezkaritzako iturriek, nahiz eta udalbatzetako presidente eta idazkariek aktak bidaltzeko obligazioa izan. Erantzunik jaso ez duenez, inpugnazioa aurkezteko erabakia hartu duela agertu du Gobernuaren Ordezkaritzak, erabaki horiek legedia urra dezaketela iritzita.
EAE-ANVk du agintaritza Hernaniko eta Elorrioko udaletan.
politika
Presoen batzordeak sortzeko Hernani eta Elorrioko udalen erabakia inpugnatu du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu