Euskal presoak

Presoen egoera "larria" dela-eta konpromisoa hartzeko eskatu diote EAEko arartekoari

Etxerat elkartekoek bilera egin dute gaur Iñigo Lamarkarekin.

2007ko urriaren 18a
16:35
Entzun
Iñigo Lamarka EAEko arartekoarekin batzartu dira gaur Etxerat elkartekoak, Gasteizen, presoen egoeraren berri emateko. "Egoera larria" dela esan diote, "eta hori kartzelak eragindakoa edo okertutakoa" dela.

Presoak Euskal Herriratzeko, gaixorik daudenak kaleratzeko edota zigorraren hiru laurdenak beteta dituztenak askatzeko, "guztien inplikazioa behar" dela adierazi diote Etxeratekoek; "besteak beste, erakunde publikoen konpromisoa", eta pausoak emateko eskatu diote arartekoari.

Argazkian, Etxerateko ordezkariak ezkerrean eta Lamarka eskubian, gaurko bileran. (Argazki Press).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.