“PSOE eta UMPko agintariek baldintza okerrenetan milaka kilometro eginarazten dizkigute astero-astero minutu gutxi batuztan gure senideekin irriak eta malkoak konpartitzeko”, esan du Agurtzane Alkaldek Etxeraten izenean Arrigorriagan (Bizkaia) egindako prentsaurrekoan.
Ehunka lagun errepideetara atera dira eta oporretarako irteerarekin bat etorriz bidaiariei presoen eskubideen berri eman diete. Etxeratek jaso dituen datuen arabera, Araban 190 lagun inguru bildu dira, Gipuzkoan ia 400, Lapurdin 155 inguru eta Nafarroan 258 lagun. Arrigorriagako (Bizkaia) ekimena izan da jendeztatuena, 763 pertsona elkartu baitira.
euskal presoak
Presoen egoera salatu du Etxeratek errepideetan
Irteera operazioarekin bat etorriz euskal presoen hurbilketa eskatzeko elkarretaratzeak egin dira gaur eguerdian errepideetan. Presoen sakabanaketa politikoarekin eta gatazka politikoaren amaitzeko, eta amnistia emateko eskatu die Etxeratek Espainiako eta Frantziako estatuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu