euskal presoak

Presoen eskubideak urratzen ari direla salatu du Etxerat-ek

Elkartearen arabera, Espainiako eta Frantziako gobernuak aurrera egin beharrean "atzera doaz". Sakabanaketa eta presoek eta senideek jasotako tratua salatu dituzte.

2012ko otsailaren 21a
17:59
Entzun

Sabanaketaren eta euskal presoen kolektiboak banaka aurkeztutako eskaerei ezezkoa emanez presoen eskubideak urratzen direla salatu du Etxerat-ek, gaur goizean Bilbon emandako prentsaurrekoan.

Presoen inguruko egoera okerrera doala adierazi du, eta Espainiako eta Frantziako gobernuak "aurrerapausoak eman beharrean atzera doazela". Etxerat-en arabera, gobernuek "espetxe politika krudelarekin jarraitzeko asmoa dute".

Presoek jasotako tratua ere salatu dute, hainbat adibideren bitartez. Tartean aipatu dituzte Frantzian Itziar Morenok  "eraso fisikoak" jasan zituela eta Xabier Arina presoari Guardia Zibilak eraso egin ziola.

Horrez gain, urtarril amaieran eta otsail hasieran presoen senideek kartzeletan jasandako miaketa "zorrotzak" nabarmendu dituzte.

Presoak askatzeko eta gerturatzeko eskaerekin jarraituko duela berretsi du Etxerate-k, eta ostiralerako agerraldiekin bat egiteko deia egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.