Joan den asteazkeneko operazioan eta atxilotuen espetxeratze autoan Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerat-eko bozeramailearen egin dutela kritikatu du taldeak, eta euskal presoen senideen kontrako "kriminalizazioa" dagoela salatu du, euskal presoen alde lan egiten duten ororen artean. "Nagore senide bat gehiago da, baina gure elkartea senide izatea egokitu zaien pertsona askoz osatua dago", esan dute, eta ohartarazi ez dutela onartuko senideak inputatzea edota haiek jazartzea. "Senide izatea ez da delitua".
Horregatik, argi utzi dute beren lana egiten jarraituko duela; hau da, lan "guztiz publikoa", salaketa egin eta informazioa eta testigantza ematea ardatz duena. "Guk osatzen dugun fronte bakarra eskubideen defentsari dagokiona baita". Bide horretan, sakabanaketa politika amaitzeko eskatu dute berriz ere.
Bilboko larunbateko manifestazioaz ere jardun da Etxerat. "Hori da gure apustua", esan dute, konponbidearen aldeko urratsak egitea "guztion lanari eta konpromisoari esker" lortuko dela gaineratuta. Horregatik, dei egin diete eragile guztiei elkartearekiko babesa adieraztera.