EUSKAL PRESOAK

Presoen eskubideen alde, martxa bat egingo dute abuztuaren 5ean Gasteizen

Preso ohi talde batek egin du deialdia. 20:30ean abiatuko da manifestazioa, Andre Maria Zuriaren plazatik.

Manifestazioa iragartzeko agerraldia Gasteizen. GASTEIZKO SORTU
2016ko uztailaren 30a
13:36
Entzun

Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera leloa atzean zutela, agerraldia egin dute hainbat preso ohik Gasteizen, abuztuaren 5ean Arabako hiriburuan egingo duten manifestazioaren berri emateko.

Datorren astean hasiko dira Gasteizko jaiak, eta testuinguru horretan egingo dute manifestazioa. Ostiral iluntzean eginik, martxak bat egingo du euskal presoen senideek ostiral gauero egin ohi duten mobilizazioarekin.

Hedabideen aurrean, Saturnino Lopez Parizak deitzaileen izenean gogorarazi du presoek pausoak eman dituztela "normaltzea errazteko", eta erantsi prest daudela "hala egiten jarraitzeko". Ildo horretan, herritarrei dei egin die apirilaren 17an Bilbon eginiko martxaren "determinazio berdinarekin" mobilizatzera. Hain justu, manifestazio horren buruan eraman zuten leloa da abuztuaren 5ekora deitzeko erabili dutena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.