Euskal preso eta iheslarien giza eskubideak errespetatzeko eskatu du elkarteak. Jaurlaritzako lehendakaria aukeratzeko inbestidura saioa egiten ari ziren bitartean legebiltzarraren barruan, eta, saioa amaitzean, protestarekin bat egin du EH Bilduko legebiltzarkide Laura Mintegik.
Urtarrilaren 12an Bilbon egingo duten manifestazioak izango duen lelo bera erabili dute gaurkoan: Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira. "Euskal presoentzat eta gatazka gainditzeko, irtenbideak bilatzeko" lan egin dezan eskatu die Jon Garai Herrira-ko eledunak legebiltzarkideei.
"Erakundeak bide bat izan behar dira, gizarteak beharrezkotzat jotzen duena islatzeko", azaldu du. Gainera, urtarrilaren 12ko martxara joatera deitu ditu Garaik legebiltzarkide guztiak.