Arantza Baigorri alkateak azaldu du maiatzaren 29an bertan kenduko dutela, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak emandako epearen azken egunean. 2011n adostu zuen udalbatzak kartela udaletxean zintzilikatzea, eta auzitegiak baliorik gabe utzi zuen erabaki hori. 2015ean helegitea aurkeztu zuen udalak, baina erabakia berretsi du auzitegiak.
Baigorriren hitzetan, ebazpena beteko dute, baina ohartarazi du udalak presoen sakabanaketaren aurka lan egiten jarraituko duela, neurri hori "legez kanpokoa" dela argudiatuta. Gogorarazi du prozedura judiziala Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkariak abiatu zuela.