Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira leloa daraman kartela kendu beharko du Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egoitzako balkoitik. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, "objektibitate eta neutraltasun politikoaren printzipioak urratzea" dakar ekintza horrek, eta printzipio horiek tokiko erakundeek errespetatu beharrekoak dira.
2013ko abenduaren 30ean Donostiako administrazioarekiko auzietako auzitegiak kartela kentzea ebatzi zuen, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak egindako eskaria onartuz. Urkijoren arabera, kartel hori jartzeak "terrorismoaren biktimen errekonozimendurako legeak" urra zitzakeen, baita Zigor Kodea ere.
2013ko martxoaren 5etik dago kartela balkoian.