Euskal presoan eskubideak errespetatzeko eta haiek Euskal Herrira ekartzeko eskatu dute Ibaetako manifestua sinatu duten 34 gizarte eragilek. Jada Euskal Herriko ehunka eragilek agertu diote euren atxikimendua Ibaetako manifestuari. Gizarteko hainbat alorretan ezagunak –eta ez hain ezagunak– diren hainbat lagunek ere (kirolari, bertsolari, irakasle eta abar) agertu dute euren atxikimendua.
Besteak beste, Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak hartu dute parte gaurko deialdian eta presoen eskubideen aldeko konpromisoa berretsi dute. Diezek honakoa adierazi du: “urtea presoen eskubideen alde bukatuko dugu, baita hasi ere”.
Euskal Presoak
Presoen eskubideen aldeko konpromisoa eskatu diote gizarteari Ibaetako manifestuaren sinatzaileek
Ibaetako manifestuko sinatzaileek bihar presoen eskubideen alde egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur. Era berean, datorren urtarrilaren 7an Bilboko Aita Donostia Plazatik arratsaldeko 17:00etan abiatuko den manifestaziorako deialdia egin dute. =iEuskal presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubideen jabe=i lelopean egingo da Bilboko manifestazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu