Larunbat gauerdian Getxon Itzubaltzeta auzoko festetan euskal presoen eskubideen alde izandako manifestazioan presoen argazkiak erakutsi zituztelakoan, txosten bat egingo du Ertzaintzak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalera igorriko du, gaur Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.
Dignidad y Justicia elkarteak manifestazioa debekatzeko eskatu zuen, baina Auzitegi Nazionalak ez zuen eskaera ontzat jo. Dena dela, Ertzaintzari bertara azaltzeko agindu zion, zaintza lanak egiteko.
Ekimenean parte hartutakoak identifikatu ditu Ertzaintzak.