EUSKAL PRESOAK

Presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionalera deitu dute urtarrilaren 8rako

'Egin dezagun urratsa' kanpaina aurkeztu dute Durangon, euskal presoen eskubideen alde, Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat pertsona ezagunek.

2010eko azaroaren 13a
15:58
Entzun
Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat pertsona ezagunek euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionalera deitu dute urtarrilaren 8rako. "Espetxe politika krudela" amaitzeko eskatuko dute manifestazioan, eta Euskal presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, egin dezagun urratsa izango du leloa. Eragile politiko, sozial eta sindikalek egin dute deialdia, Egin dezagun urratsa kanpainaren barruan gaur Durangon. Horiekin presoen senide eta lagunek parte hartu dute. Manifestua Jon Maia bertsolariak idatzi du, eta Jose Mari Pastor kazetariak eta EHUko irakasleak eta Itziar Ituño aktoreak irakurri dute.

Atxikimenduak jasotzeko www.egindezagunurratsa.info webgunea jarri dute. Ekimena azken urteetan presoen eskubideen alde egin den "urrats nagusiena" dela esan dute antolatzaileek.

Manifestuan Euskal Herria aro berri baten atarian dagoela esan dute manifestazioaren antolatzaileek. "Euskal Herria aro berri baten atarian dagoela sinisten dugu eta lehen premia larrizkoa izan dena, orain are gehiago; gure senideen zein gure egoeran berehalako aldaketak eragitea ezinbestekoa iruditzen zaigu: sakabanaketarekin amaitzea, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzea, bizi guztiko kartzela zigorra bertan behera geratzea eta espetxe barruan ematen diren hainbat eskubide urrakerarekin bukatzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.