Euskal presoak kalera irtetea ahalbidetuko duen prozesu bat eskatzeko eta haien eskubideen alde egiteko manifestaziora deitu dute datorren iganderako Donostian. Hainbat preso eta errefuxiatu ohik egin dute deia ohartaraziz, presoek espetxeetan "gatibu" jarraitzen duten artean, "ezinezkoa" izango dela bakea. Hala, hilaren 11n, 13:30ean Bulebarretik irtengo den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. "Guk, gure aldetik, gure burkideen aldeko borrokan segituko dugu, eta horiekiko elkartasun ekimenak ugaritu daitezen lanean tematuko gara".
Euskal presoak
Presoen eskubideen aldeko manifestaziora deitu dute iganderako
Donostiako Bulebarretik irtengo da manifestazioa, 13:30ean. Hainbat preso eta errefuxiatu ohik egin dute deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu