EUSKAL PRESOAK

Presoen eskubideen aldeko mobilizazioarekin bat egin dute ELAk eta LABek

Presoen sakabanaketa "giza drama" eta "aberrazio juridikoa" dela eta helburu politikoa duela nabarmendu dute Adolfo Muñozek eta Ainhoa Etxaidek.

Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide, iragan abenduan, Confebasken egoitzaren aurrean eginiko protesta batean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko urtarrilaren 4a
19:00
Entzun

ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñoz Txiki-k eta LABeko Ainhoa Etxaidek dei egin diete bi sindikatuetako militanteei eta oro har euskal gizarteari datorren larunbatean Sare plataformak antolatutako mobilizaziora joan daitezen. BERRIAn argitaratu dute Larunbatean, Bilbora iritzi artikulua.

ELAk eta LABek uste dute "ordua" dela 2000ean PPk eta PSOEk sinatutako Paktu Antiterrorista indargabetzeko: "Espainiako instituzio nagusiak diziplinatu dituen akordioa da, botereetatik —legegilea, betearazlea eta judiziala— hasi, eta komunikabide gehienetaraino, eliza katolikoaren hierarkiatik pasatuz, Estatuko bi sindikatu nagusietaraino". Ordua da, halaber, "Espainiako eta Frantziako gobernuek euskal preso politikoei ezartzen dieten espetxe politika aldatzeko", adierazi dute.

Euskal presoen eskubideen defentsan "mobilizazio sozial demokratikoa" ezinbestekotzat jo dute: "Oraindik aldarri hori bere egin ez dutenen kontzientzia politikoa irabazten joateko beste modu bat da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.