euskal presoak

Presoen eskubideen aldeko mugimendu berri bat aurkeztuko dute bihar zortzi

Ideologia eta sentsibilitate politiko askotako pertsonak biltzea da asmoa. Donostian egingo dute ekitaldia. "Konponbidearen norabidean" kartzela politika aldatzeko exijitu du Egin Dezagun Bideak.

2012ko urtarrilaren 28a
17:30
Entzun

Egungo egoerak eskatzen dituen beharrei ahal den ondoen erantzuteko eta euskal presoen eskubideen alde "modurik eraginkorrenean" jarduteko helburuz, Egin Dezagun Bideak jakinarazi du mugimendu berri bat aurkeztuko dutela bihar zortzi. Ideologia eta sentsibilitate politiko askotako pertsonak biltzea da asmoa.

Donostian egingo den ekitaldi batean aurkeztuko dute egitasmoa, Kursaalean, eguerdian.

Egin Dezagun Bidea mugimenduak gaur esan duenez, presoen eskubideen alde gero eta herritar gehiago daude, urtarrilaren 7an Bilboko manifestazioan ikusi zen bezala, eta espetxe auziari aterabidea eman beharra dagoela iritzi dio. "Saihestezina da", adierazi du Ines Osinaga mugimenduko kideak, Donostiako prentsaurrekoan.

"Konponbidearen norabidean" gaurko kartzela politika aldatu egin behar dela exijitzen dute. Hau da, presoak Euskal Herriratzeko, eta zigorraren hiru laurdenak edo bi herenak beteta dituztenak, gaixotasun larriak dituztenak eta zigorra beteta izan arren kondena luzatu dietenak askatzeko.

Egun "jarrera inmobilista bakarra" PPk duela irizten dio Egin Dezagun Bideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.