Euskal presoak

Presoen eskubideen urraketen berri emango dio Sarek Europari

EHUko Ikasmirak ikasketa juridikoen ikerguneak txosten jurudiko bat egin du horren inguruan; Euskal Herriko, Espainiako eta Europako zenbait instituzio eta eragileri helaraziko dio Sarek txosten hori.

Ehun legelarik hartu dute parte txostena osatzeko lanetan. ARGAZKI PRESS
gotzon hermosilla
2016ko maiatzaren 27a
11:56
Entzun

Txostenean batez ere bi arlo jorratzen dituzte ikerketa izenpetu duten ehun legelariek: zigorren metaketa eta sakabanaketa. Lehenengoari dagokionez, legelariek nabarmentzen dute Europako auzitegiek zehaztu dutela presoek Europako edozein harrialdetan betetako zigorrak aintzat hartu behar direla geratzen zaien zigor denbora zenbatzerakoan, baina Espainiak 2010eko abuztutik aurrerako zigorrekin baino ez duela betetzen Europak agindutakoa, eta, gainera, uko egiten diola Europako auzitegiei galdetzeari egiten duen interpretazio hori zuzena den ala ez.

Sakabanaketaren inguruan, legelariek uste dute Europako arauen kontrakoa dela. "Inoiz esan da presoek ez dutela zigorrak etxetik hurbileko espetxeetan betetzeko eskubide objektiborik, baina baieztapen hori Europak ebatzitakoaren kontrakoa da guztiz", esan du Jaione Karrera abokatuak.

Sareko eledun Joseba Azkarraga ere mintzatu da txostenaren aurkezpenean. Berriro gogoratu du ETAk jarduera armatua bukatzeko erabakia hartu ostean askok pentsatu zutela "gatazka eta enfrentamendua" atzean utziko lituzkeen garai berria zabalduko zela. "Bost urte geroago ikusten dugu ez dela horrela izan", esan du, eta zenbait epaile eta auzitegiren jarrera gaitzesteaz batera, Espainiako Auzitegi Nazionala desagertzeko eskatu du, "ez baina salbuespen epaitegietarako garaia".

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.