Espainiako Gobernuak uste du EHUk epez kanpo onartu zituela Frantzian preso daudenen matrikulak; zehazki, unibertsitate horretako Gobernu Kontseiluak iazko urriaren 28an onartu zuela espetxean dauden ikasleak hartzeko protokoloa, matrikula epeak amaitu eta gero. Era berean, protokolo horretan ez dela atzerriko kartzelekin harremanik aurreikusten nabarmendu du.
Bi argudio horiei helduta aurkeztuko du helegitea Madrilek.
Espainiako Senatuan PPk gai horri buruz egindako galderari erantzunez eman du helegitea jartzeko asmoaren berri Alonso Barne ministroak.
Presoak
Presoen matrikulazioa dela eta, helegitea aurkeztuko du Madrilek EHUren aurka
Frantzian preso dauden 57 lagun EHU Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatu direla eta, Espainiako Gobernuak helegitea ezarriko du aipatutako unibertsitatearen aurka. Jose Antonio Alonso Espainiako Barne ministroak iragarri du neurria Senatuan egin duen agerraldian. Madrilen arabera, epetik kanpo egin dira matrikula horiek. Unibertsitatera sartzeko oinarrizko araudia urratu dela iritzi dio Alonsok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu