Presoen sakabanaketa "indargabetzeko" eskaera azaltzeko, EAJ, EH Bildu eta PSErekin elkartu da Etxerat

2013ko abenduaren 13a
14:19
Entzun

Eusko Legebiltzarrean izan da Etxerat elkarteko ordezkaritza bat, hiru alderdiekin biltzeko. Elkarteak azaldu du PPk eta UPDk ez diotela erantzun batzar bat egiteko eskaerari, eta horregatik ez direla alderdi horiekin bildu.

Euskal presoen sakabanaketa politika indargabetzeko eta presoen eskubideak errespetatzeko eskaerak helarazi dizkie Etxerat-ek EAJri, PSEri eta EH bilduri. Jeltzaleen eta koalizioaren babesa jaso dute, elkarteak jakinarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.