Presoen senideei laguntza eteteko eskatu dute
GASTEIZ. Euskal presoen senideei kartzelara bisitak egiteko ematen dien diru laguntza eteteko exijitu zion atzo Eusko Legebiltzarrak Ibarrako Udalari, PPren eta PSE-EEren botoekin. Hala egin ezean, Espainiako Gobernuari eskatu diote laguntza horien aurkako helegitea jar dezan. EAJk, Aralarrek eta EBk kontrako botoa eman zuten. Proposamena Giza Eskubideen Batzordean bozkatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu