Presoen senideek agerraldi bat egin dute Poitiersen

80 bat senide elkartu ziren espetxeko atarian egin zuten elkarretaratzean. BERRIA / BERRIA.
2012ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
POITIERS. Larunbatean, Poitiers-Vivonneko espetxean (Frantzia) elkarretaratze bat egin zuten euskal presoen 80 bat senidek. Eneko Zarrabeitia eta Gorka Azpitarte presoei bisitak eta patioa kendu izana salatu zuten. Espetxeari buelta bat eman zioten presoen aldeko oihuak eginez, eta, «jazarpenaren amaiera eskatzeko», gutun bat helarazi zioten kartzela hartako zuzendariari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.