'Prestige auziko' epaiketak azaroan segituko du
CORUÑA.Prestige auziko epaiketak azaroaren 13an jarraituko du, lehen bi egunetako azalpenen ostean. Jose Luis Lopez Sors artean Itsas Merkataritzako zuzendaria zenaren abokatuak hitz egin zuen atzo, eta epaiketa bertan behera uzteko ez duela eskatuko esan zuen —Prestigeko kapitainaren defentsak hala eskatu zuen—. Atzo amaitu zen froga gehiago aurkezteko epea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu