«Eguraldiak uzten duen guztietan aterako dira itsasora gure ontziak, ahalik eta fuel gehien bildu eta itsasoa ahalik eta azkarren garbitzeko»
f Iñaki Intsausti
Animaliak Suspertzeko Gorlizko Zentroko zuzendaria
«Ezbeharraren ondorioz, Bizkaiko itsasertzean bizi diren zenbait hegazti mota desagertuko dira, inongo zalantzarik gabe»
f Sabin Intxaurraga
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua
«Prestige petroliontziaren isurketaren eraginak hilabeteak iraungo du, agian urteak»
f Julio Jimenez
Barakaldoko Zentro Galegoko presidentea eta Nunca Mais-eko koordinatzailea
«Erantzukizunak eskatzen jarraitu beharra dago, ezinbestean egindako hondamendi ekologiko, ekonomiko eta sozialarengatik erantzun beharko lukete»
f Juan Mari Beldarrain
Eguzki erakunde ekologistako kidea
«Hasieratik jokatu da gaizki, itsasontzia urruntzeko eta hondoratzeko erabakiak ez ziren zuzenak izan. Botere publikoetatik gaizki jokatu zen, hasieran isiltasun informatiboa aplikatuz. Estatua eta berak kontrolatzen dituen komunikabideetatik garrantzia kentzen saiatu ziren. Bestalde, argi geratu da Espainiako Estatuan dagoen errekurtso falta: bai giza baliabideak eta baita teknikoak ere. Gainera, inork ez du gertatutakoa ordaindu, ez politikoki, ez ekonomikoki, ezta juridikoki ere».
f Jose Ramon de Miguel
Ekologistak Martxan
«Ia itsasertz guztia dago zikinduta: batez ere arroken artean sartu da erregaia»
f Itsu Gararaizar
Ekologistak Martxan
«Hemendik hilabete batzuetara osasun arazoak ager daitezke»
f Maria Jose Caballero
Greenpeace
«Urtebete pasata, itsasoak babesgabe jarraitzen du eta ez da marea beltz gehiago gerta ez dadin urratsik egin»
f Txema Hernandez
Geologoa
«10 urte barru lehengoratuko da guztia, baina ekosistema ahulek gehiago beharko dute»
f Miguel Arias Cañete
Espainiako Arrantza ministroa
«Hondamendi ekologiko bat saihestu dugu. Bestela jokatuta, arrantzaren sektoreak ez zukeen burua altxatuko urte luzeetan»
f Elvira rodriguez
Espainiako Ingurumen ministroa
«Garbituta dauden naturguneak lehengoratzeko lehen proiektuak onartu ditugu. Kostaldeak zainduko ditugu. Kostaldea lehen baino hobeto geratuko da. Prestige-k eragindako zauriak ixten hasi dira. Ezin diegu Prestige-ren moduko itsasontziei baliabidez eta bizitzaz beteta dauden gure uretatik modu axolagabean pasatzen utzi »
PRESTIGE-REN HONDAMENDITIK URTEBETE
URTEBETEAN ENTZUNDAKOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu