Prestige-k eragindako hondamendiaren atzean dauden «ezkutuko interesak» agerian uzteko liburua argitaratu du Kale Gorria-k. Iban Gortazar kazetariak idatzi du 'Prestige'-ren itsaslapurrak liburua, eta lanaren aurkezpenean azaldu zuenez, aurretik Kale Gorria aldizkariak argitaratutako ikerkuntza erreportaiak hartu ditu oinarri moduan. Besteak beste, Mijail Fridman-ek eta Marc Rich enpresaburuek izan dituzten interesak agertzen dira liburuan. «Espainiako hedabideetan oso gutxi azaldu dira, baina nazioartekoek aintzat hartu dituzte. Fridman eta Ricek interes handiak dituzte Espainiako zenbait enpresatan», azpimarratu du Gortazarrek.
'Prestige'-ri buruzko liburua atera du 'Kale Gorria'-k
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu