Prezioak igotzearen «beldur» da EHUko Ikasle Kontseilua

2012ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Unibertsitate eredua aldatzeko Wert ministroak agertutako asmoa «arduraz» jaso du EHUko Ikasle Kontseiluak. «Beldur» da kontseilua, uste baitu Espainiako Gobernuak unibertsitateko prezioak igoko dituela familien egoera ekonomikoa aintzat hartu gabe. Beken zenbatekoa eguneratzeko eskatu du Ikasle Kontseiluko buru Aratz Castrok, «familientzat benetako laguntza izan daitezen». Bestalde, Espainiako Unibertsitate Kontseiluak bilera egingo du etzi, gobernuak egin nahi dituen murrizketak unibertsitateetako ordezkariei azaltzeko. Hain zuzen ere, duela bi aste jakinarazi zuen Wertek Nazioarteko Bikaintasun Campus programa bertan behera utzi duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.