Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak muturreko fenomeno meteorologikoei buruzko oharra igorri du. Horren arabera, abisu horia eman dute «prezipitazio handia» espero dutelako, gaur 15:00etatik 21:00etara. «Baliteke Gipuzkoan metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatzea ordubetean, batez ere ekialdean». Beraz, litekeena da antzeko egoera pairatzea Nafarroako ipar-mendebaldean eta Lapurdiko hego-mendebaldean. «Zaparrada ertainak botako ditu; baliteke zenbait lekutan trumoi-ekaitzak jotzea, zaparradak handiak izatea eta txingorra botatzea, batez ere ekialdean». Haize bolada gogorrak izatea litekeena dela gaineratu dute.
Ostegunean, kalteak eragin zituzten ekaitzek Euskal Herriko hainbat txokotan, hala nola, Debagoienan, iruñean eta Gasteizen.