Irudia. Gasteiz
PROBAK ABETXUKUKO BIHOTZEAN
Tranbia Abetxukuko bihotzeraino eramango duten burdinbideak prest daude jada Gasteizen, eta irailetik aurrera bi geltoki berriak inauguratuko dituzte. Ordea, bidaiariei ateak ireki aurretik, zenbait alor findu behar ditu Euskotranek, eragozpenik egon ez dadin. Atzo bertan hasi zituen proba lanak, eta, bidaiaririk hartu ez zuen arren, tranbia Kristo kaleko eta Maiatzaren Lehenaren plazako geltokien arteko bidea egiten ikusi zuten Abetxukuko biztanleek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu