«Propaganda hutsean» ez gelditzeko eskatu diote Gipuzkoako Diputazioari

2011ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Lau Haizetara Gogoan memoria historikoko taldeak jakinarazi du ez duela parte hartuko Gipuzkoako Foru Aldundiak frankismoko biktimei abenduaren 14an egingo dien omenaldian. Plataformak oroitarazi du 2009tik diputazioak, batzar nagusiek eta Donostiako Udalak biktimak omendu dituztela eta ekitaldi haietan ere ez zuela parte hartu. Adierazi du omenaldiak ez direla berez helburua, eta dinamika orokorrago baten parte izan behar dutela; egia, justizia eta erreparazioa ekarri behar dituen dinamika orokor bat, alegia. Horretan urratsak egiteko borondaterik ez bada omenaldiak «instituzioen propaganda hutsa» direla erantsi du. Diputazioari udan bilera eskatu ziola ere gogorarazi du Lau Haizetara Gogoan taldeak, baina oraindik ez du erantzunik jaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.