Ibarretxe planaren aurkezpena Eusko Legebiltzarrean

Proposamena atzera botatzeko exijitu dio PSE-EEk lehendakariari

Ibarretxe planaren eta, oro har, Eusko Jaurlaritzaren aurkako diskurtso gogorra egin du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusi eta legebiltzarreko bozeramaileak erantzunen txandan. Besteak beste, lehendakariaren proposamenak gatazka giroa areagotu duela, ezegonkortasun instituzionala sortu duela eta galera ekonomikoak eragin dituela adierazi du. Egoera gaiztotu horri aurre egiteko elkarrizketa eskaintza egin dio Ibarretxeri, baina trukean, plana atzera botatzeko exijitu dio.

2003ko irailaren 26a
18:17
Entzun
Duela urtebete Juan Jose Ibarretxe lehendakariak itun politiko berri baterako proposamena egin zuenetik, euskal gizarteak okerrera egin du arlo guztietan Patxi Lopez PSE-EEko bozeramailearen aburuz.

Hitzaldian zehar esan duenez, Ibarretxe planaren inguruko zurrunbiloak gatazka politikoa areagotu du, ezegonkortasun instituzioanala sortu du, Espainiako Justizia eta instituzioen arteko enfrentamenduak piztu ditu, eta girogaiztotu horren guztiaren ondorioz,EAEko ekonomia txartu egin du. Halaber, "indarkeriaren biktimak" Jaurlaritzaren babesik gabe utzi dituela uste du.

Egoera horri buelta eman etaonbideratzeko, elkarrizketa eskaintza egin dio Lopezek lehendakariari, baina trukean baldintza zehatza jarri dio: Ibarretxe plana erretira dezan exijitu dio.

Izan ere, lehendakariaren proposamena "antidemokratikoa eta atzerakoaia" iruditzen zaio Lopezi, "identitatea hiritartasunaren gainetik jartzen baitu". Era berean, "ETAren ingurua" indartzeko balio duela esan du.

Ildo horreatik, indarkeria desagertarazteko ETA ez ezik, haren "inguruaren" aurka ere jardun behar dela azpimarratu du Lopezek, eta Jaurlaritzak "ETAren ingurua jazarri" ordez, "indar guztiz babesten" duela esan du. "Alderdi bat ETAren sarekoa delako ilegalizatu denean, hura indar guztiz babestu du Jaurlaritzak. Baita Justiziarekin enfrentatuz ere. Terrorismoaren biktimekin ez du halakorik egiten", azpimarratu du.

Horren guztiaren aurrean, irtenbide bakarra Gernikako Estatutuari heltzea eta hura indartzea dela nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak, "arau eta lege multzo bat baino areago, inoiz kontsentsurik handiena lortu duen elkarbizitza eredua baita".

Estatutuaren aldaketa proposatzea "atzerakoia" dela argudiatu du Lopezek, eta "XXI. mendea XIX. mendeko adreiluekin" eraiki nahi izatea egotzi dio Ibarretxeri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.