Dibortzioa. Gizon eta emakumeen benetako berdintasuna dibortzioaren legea aplikatzeko unean.
Zaintza. Haurren zaintza partekatua onartzea. Haurrek bi gurasoekin denbora bera igarotzea lehentasun izatea. Bi gurasoek benetan parte hartzea haurren heziketa eta osasunaren gaineko erabakietan. Bi gurasoek laguntzea haurren mantenuan, euren irabazien arabera. Bietako batek adostutako baldintzak behin eta berriz urratuko balitu, beste gurasoak hartuko luke ardura osoa.
Bitartekaritza. Doako familia bitartekaritza bulegoak sortzea.
Agintea. Guraso agintea egiazki errespetatzea.
Bisitak. Haurrekin egon ahal izateko, ordutegi zabala, zaintzarik ez duen gurasoarentzat.
Pentsioak. Egoera ezohikoetan konpentsazio pentsioak ematea denbora jakin batean.
Ondasunak. Dibortzioaren unean bikoteak dituen ondasunak likidatzea.
Prozesua azkartzea. Dibortziatzeko prozedura errealitatera gerturatu eta azkartuko duten neurriak hartzea.
Behin-behineko neurriak. Behin-behineko neurriak bertan behera uztea, ezohiko egoeretan izan ezik.
Familia. Familiaren Institutua sortzea.
Zergak. Bidezko zerga trataera.