RAXOIREN AHOTAN
1DBH. «Derrigorrezko hezkuntza doakoa hobetu behar dugu 16 urtera arte, eskola porrota gutxitzeko eta heziketa indartzeko. Egitura malguagoa behar du Bigarren Hezkuntzak, hainbat bide eskaintzeko».
2Batxilergoa. «Bultzatuko dugu hiru urte izatea Batxilergoak, unibertsitateko ikasle izango direnen prestakuntza hobetzeko eta kultur maila areagotzeko helburuarekin».
3Unibertsitatea. «Lehiakortasunerako politika handinahia behar dugu, eta horrek eskatzen du erreforma bat egitea unibertsitateetan. Berrikuntzaren, bikaintasunaren eta nazioarteratzearen aldeko apustua egin beharra dago».
5Curriculuma. «Lurralde nazional guztian jakintza komun batzuk izatea bermatu behar dugu».
6Hizkuntza. «Gaztelania eta ingelesa sustatu behar ditugu hezkuntza sistema osoan, eta hizkuntza koofiziala daukaten erkidegoetan hiru eleko eredua bultzatu behar da».
7Irakasleak. «Sarbide berria behar da irakasletzarako. Profesional hobeak erakarri behar ditugu, lehentasuna eman haien merituei eta ahalmenei. Autoritate izaera aitortu behar zaie, eta haien lana sustatu».
8Ikasleak. «Ahalegina, ikasteko zaletasuna, ekintzaile izatea, exijentzia, ardura eta horrelako balioak behar dituzte».
9Emaitzak. «Hobetzeko asko dago. Hezkuntzako kalitatea hobetzeko estrategia nazionala jarri behar da abian».
10Aldaketak. «Ezin dugu onartu gobernua aldatzen den bakoitzean hezkuntza eredua auzitan jartzea».
Proposamenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu