Proposamenak

2011ko irailaren 25a
00:00
Entzun
BAKEA

Bermeen beharra. «Alderdi politikoek ezin dugu onartu bermerik gabeko prozesu bat. ETAri eskatzen diogu euskal herritarrek har ditzakegun erabaki guztiak onartzea eta errespetatzea».

Baldintza. «Elkarrizketa prozesu baterako ezinbesteko baldintza da ETAk behin betiko indarkeria uztea».

Kontrol parlamentarioa. «ETArekiko elkarrizketa tekniko edo sektorial baterako edozein ekimenek kontrol parlamentarioa izan beharko du, eta parlamentuko oniritzia ere».

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Estatus berria. «Estatus berri bat, arlo politikoan berdinen arteko hitzarmena eta arlo juridikoan aldebikotasuna eta bermeak oinarri izango dituena».

Akordio berria. «EAJk lidergo estrategikoa izango du Euskadi indartzeko, akordio berri baten alde eginez. Erabakitzeko eskubidea instituzionalizatzen duen akordioa».

Akordio irekia. «Bilatzen ari garen akordioa bateratzailea izango da; bestela, ez da izango. Herritarren gehiengoak berresten duena izango da, bestela ez du argia ikusiko».

EGOERA EKONOMIKOA

Hitzarmen handia. «Bizkortze ekonomikoak eta enplegua sortzeak sektore guztien arteko lankidetza hitzarmen handi bat eskatzen du, bai EAEn, bai Nafarroan».

Lehiarkotasuna. «Hau da gure proposamena: Hitzarmenak enplegu sorrera izan behar du ardatz nagusi, euskal ekonomia lehiakorrago batetik».

Flexisegurtasuna. «Flexisegurtasunean aurrera egiten duen sistema bat, malgutasun gehiago eta segurtasun gehiago».

LIDERGOA

Jaurlaritza berreskuratzea. «Epe laburreko helburu gisa, EAJk Euskadi elkarte autonomoaren lidergo instituzionala berreskuratu nahi du. Lehentasuna da, beraz, hori ahalbidetzen duen sostengu herritarra, soziala eta politikoa izatea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.