Gizartea

Prostituzio sare bat desegin dute Bilbon eta Iruñean

Atzerritik emakumeak ekarri eta prostituitzera behartu dituztela leporatu diete. 20 pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak; bosti etorkinen eskubideen aurkako delitua egotzi diete, eta gainontzekoak legez kanpoko egoeran zeuden 15 emakume dira.

2008ko martxoaren 7a
11:49
Entzun
Prostituzio sare bat desegin du Espainiako Poliziak, atzerritik emakumeak ekarri eta prostituitzera behartzeagatik. Bilboko, Iruñeko eta Santanderko (Espainia) etxeetan aritzen ziren, Poliziaren arabera.

Guztira, 20 pertsona atxilotu dituzte; bosti etorkinen eskubideen aurkako delitua egotzi diete, prostituitzera behartu eta legez kanpo atxilo izateagatik.

Gainontzekoak legez kanpoko egoeran zeuden 15 emakume dira: 12 jatorriz Paraguaikoak, eta hiru errusiarrak. Horietatik biri prostituziori lotutako delitua leporatu diete.

Emakumeak erakartzeko lan egokia bilatuko zutela hitz ematen zieten, eta tramite guztiak bidai agentzien bidez egin zituzten. Behin bertan zirela, sareak 5.500 zorra zutela esaten zieten, Poliziak dioenez, eta prostituitzera behartzen zituzten zor hori kitatzeko.

Hilabete osoa pasatzen zuten emakumeek etxean, eta tarteka etxez etxe aldatzen ziren. Ez zieten uzten ez kanpoaldearekin harremanik izaten, ez telefono deirik egiten, eta kameren bidez kontrolatzen zituzten. Etxe bakoitzak hilean 40.000 eta 60.000 euro artean lortzen zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.