Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia protesta artean hartu dute gaur UAB Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko hogei bat ikaslek. Política y valores: relato de una experiencia (Politika eta baloreak: esperientzia baten kontakizuna) hitzaldia eman du Ibarretxek, eta hitzaldi hasieran izan dira protestak. "Torturatzaile" esanda egin diote oihu, eta segurtasun zaindariek kanporatu egin dituzte. Ibarretxek adierazi du errespetatzen dituela kritika guztiak. "Unibertsitate irakasle xume bat besterik ez naiz", esan du.
Emandako hitzaldian, Ibarretxek herritarren parte-hartzeak duen garrantzia nabarmendu du. "Gero eta gehiago, jendeak nahi du bere ahotsa entzutea, eta hori ez gertatzeak urrundu egiten ditu herritarrak politikariengandik". Hartara, herri galdeketen balioa defendatu du. "Herritarrak gero eta hezituago daude, eta horrek eskatzen du antolaketa berri bat alderdi politikoetan eta politika egiten dutenengan".
POLITIKA
Protesta artean hartu dute Ibarretxe Bartzelonan
"Torturatzaile" esanez egin diote oihu hogei bat ikaslek, UAB unibertsitatean. Lehendakari ohiak adierazi du errespetatzen dituela kritika guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu