Kontzentrazioa antolatu dute hainbat herritarrek, Lourdes Goikoetxearen agerraldia zela eta. Poliziaren aurrean egin ere, hiru taldetan banatuta egin behar izan badute ere. 19:00etan, berriz, UPNren egoitzaren aurrera joateko deia egin dute, Ustelak kanpora, hauteskundeak orain lelopean.
Ekonomia kontseilariak atzo gertatutakoa baino lehen zeukan gaurko iragarrita agerraldia. Nafarroako Parlamentuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu batzordean zen agertzekoa, besteak beste, 2013ko irailera arte ogasunak bildutakoari buruz azalpenak emateko. Oposizioko alderdi guztiek esan dute atzo gertatutakoen aurretikoak zirela eskaerak, eta egoera berriaren aurrean ez dela egokia puntu horiez hitz egitea. Beraz, horrela amaitu da saioa.