Ustez bikotekideak hil duen Tatiele de Sousa Neres 20 urteko neska gaztearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute bikotedia bizi zen Iruñeko Arrosadia auzoko bizilagunek. Auzo elkarteak eta beste herri mugimendu batzuk antolatu dute ekitaldia, eta "indarkeria matxista" salatzea izan dute helburu. "Gizonezkoek emakumeak objektu hutsa gisa hartzeari utzi behar diote. Inor ez dago inoren gainetik", adierazi du antolatzaileetako batek.
Tatiele de Sousa Neres 20 urteko neska gaztea atzo goizaldean aurkitu zuten hilda, Gelbentzu kalean Tiago Rosa Silva 23 urteko bikotekidearekin partekatzen zuen etxean. Zauri handia zuen lepoan. Gizonezkoa, berriz, patioan aurkitu zuten, zaurituta, bere buruaz beste egin nahian leihotik salto eginda.
Protesta elkarretaratzea egin dute atzo Iruñean hil zuten emakumearen bizilagunek
Hildako neskaren bikotekide eta ustezko hiltzaileak Nafarroako Ospitalean ingresatuta jarraitzen du bere burua leihotik bota ostean. Hala ere, ez du hiltzeko arriskurik. Elkarretaratzean parte hartu duten Arrosadia auzoko bizilagunek "indarkeria matxista" salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu