Protesta jendetsuak izan dira Hegoaldeko lau hiriburuetan

Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean ehunka lagunek hartu dute parte Arkaitz Bellonen heriotza salatzeko protestetan.

Ehunka lagunek hartu dute parte Bilboko elkarretaratzean. EHBILDUBILBO
2014ko otsailaren 7a
07:17
Entzun

Eguerdian elkarretaratze jendetsuak izan dira Bilboko udaletxe aurrean, Donostiako Alderdi Ederren, Iruñeko Udaletxe plazan eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu lelopean.

Plaza horietan guztietan ehunka lagunek hartu dute parte Arkaitz Bellonen heriotza salatzeko. Herritarrek euskal presoek pairatzen duten egoera larria salatzeko baliatu dituzte protestak, eta espetxe politika eta sakabanaketa salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.