Finean, segurtasun eza sentitzen dutela agertu nahi dute taxi gidariek, eta, era berean, segurtasuna areagotzeko neurriak eskatu dizkiete agintariei.
Atzo egun osoan ez zuten lanik egin Bilboko taxi gidariek, eta gaur ere lanuztean dira iluntzea arte, Eduardo Robledoren hiletak amaitzen diren arte.
Bilbokoekin elkartasunez, 12:00etatik 13:00etara lanuztea egin dute Hego Euskal Herriko beste hainbat hiri eta herritako taxistek. Espainiako Estatuko hainbat hiritan ere protesta horrekin bat egin dute.
Hilketa
Protestak egin dituzte taxi gidariek Bilboko lankidearen hilketa salatzeko
Hego Euskal Herriko taxi gidariek ez dute lanik egin 12:00etatik 13:00era, atzo Bilbon lankide bat, Eduardo Robledo, hil zutela salatzeko. Hain justu, Bilboko taxi gidariek lanuzte luzeagoa egingo dute: iluntzera artekoa, 19:30etan hasiko diren hiletak amaitu artekoa. Era berean, manifestazioa ere egingo dute. Euskal Herritik kanpora Espainiako Estatuko hainbat lekutan ere izan du oihartzuna eguerdiko geraldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu