Fleuryn dute preso Izaskun Lesaka, eta Poitiersen Joseba Iturbide; 550 kilometro daude bi espetxeen artean. Elkarren arteko bisitak galarazita dituzte, eta gutun bidez baino ezin dute hitz egin. Lehenago ere azaldu izan diete euren egoera Frantziako kartzela agintariei. Azken bi urteotan aldaketarik izan ez denez, espetxe berean egotea eskatzeko protestan ari dira senar-emazteak.
Sakabanaketa politikak "horrelako egoerak areagotzen" dituela salatu du Etxerat-ek. Azaldu dutenez, bien arteko harremana bakarrik ez; presoen senide eta lagunen egunerokoa ere baldintzatzen du Lesaka eta Iturbide espetxe desberdinetan izateak; “ahalegin ekonomiko eta fisiko bikoitza” eskatzen baitie.