Iazko ikasturtean baino 250 ikasle gehiago ditu Seaskak, gaur hasi den ikasturtean. Izan duen eskari handitzea dela eta, irakasle postu gehiago behar ditu, baina Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez dizkio aitortu eskatutako postuak. 25 galdegin ditu Seaskak, eta bost eta erdi onartu dizkio ministerioak. Hori dela eta, azken hilabeteetako mobilizazioei segida eman diete ikastolen sareko ikasle, irakasle eta gurasoek ikasturte berriko lehen egunean. Ikastetxera sartu aurretik, elkarretaratzeak egin dituzte atarietan.
Ikasleok @betxepare aitzinean elgarretaratuak gara sartzeko lehen egun honetan, @seaskaikastola.io ikastetxe guztietan bezala. Gure Se(h)aska defendituko dugu! pic.twitter.com/ndYtxGMd2Y
— Aimar Lopez Erasun (@aimarlopezz) 2018(e)ko irailaren 3(a)
Kasu! Ziburuko KASKAROTENEA IKASTOLAko haur eta gurasoak kexu!@argia@berria@Mediabask@IEHkohitza@kazetaeuspic.twitter.com/fikAb4q5qN
— kaskaroteneaikastola (@kaskarotenea) 2018(e)ko irailaren 3(a)
Sartze egunean, @seaskaikastola.k elkarretaratzeak deitu ditu. Irudietan Hiri Barne eta Irandatzeko ikastolak. pic.twitter.com/VONhUoMg0A
— Antxeta Irratia (@antxetairratia) 2018(e)ko irailaren 3(a)
Eskola sartzea gaur Ipar Euskal Herriko milaka ikasle eta irakasleentzat.@seaskaikastola kexu, protestak egiten lanpostuak falta direlako.
— Franck Dolosor (@FranckDolosor) 2018(e)ko irailaren 3(a)
Bihar bilera hezkuntza saila eta Euskararen Erakunde Publikoarekin. pic.twitter.com/A0rZiHK8bx
Joan den ostiralean, Seaskak protesta egin zuen Pauen (Okzitania), Akademia Ikuskaritzaren egoitzaren aurrean. Salatu zuten Frantziako Gobernuak "lanjerrean" jartzen duela ikastolak bere proiektuan zehaztutako "kalitatezko hezkuntza", eta ez duela errespetatzen Seaskarekin duen hitzarmena.
Seaskak ohartarazi du ezinezkoa litzatekeela dituen ikasleen beharrei erantzutea, ikastolen elkarteak 14 irakasle gehiagoren soldatak bere poltsikotik ordainduko ez balitu.
Bihar, Akademiako errektorearekin bilduko da Paxkal Indo Seaskako lehendakaria.