Agiriaren arabera, "konponbideaherri honen eskubide indibidual eta kolektiboetan oinarritu behar da". Sinatzaileen ustez, eskubide horien artean hizkuntza eskubideak "zutarrietako bat dira". Prozesuan euskal herritarrek hartutako erabakiak errespetatu behrako direla uste dute guztiek, baita euskararen normalizazioari dagokionean ere. Horrenbestez agiriak dio "euskararen normalizazioa Euskal Herri osoan kanpotiko esku-hartzerik gabe aurrera eramateko eskubidea ere" onartu behar dela.
Besteak beste, "euskararen normalizazioa oztopatzen duten legeriak gainditzeko unea" dela iritzi diote Euskarabidea agiria izenpetu dutenek. Prozesuan zehar norbanako bakoitzak duen ardura azpimarratu dute. Eta era berean, eragile guztiei uneoro euren erantzukizun mailari eusteko eskatu diete.
Gatazkaren konponbidea
Prozesu politikoak euskararen normalizazioa ezinbestean ahalbidetu behar duela uste dute euskalgintzako 400 eragilek
=iEuskarabidea=i izeneko agiria sinatu dute euskalgintzako eta kultur arloko 400 eragilek. Euskararen normalizazioa eskuratzeko nahia dute guztiek eta garbi ikusten dute Euskal Herrian bizi den une politikoa "oso garrantzitsua izango dela euskarak dagokion lekua jendartean eskura dezan". Euskararen normalizazioa bultzatzeko neurriak adosteko unea ere izango dela iritzi diote. Bide horretan euren esku dagoena egiteko konpromisoa azaldu dute sinatutako agirian. "Prozesu politikoak euskararen normalizazioa ahalbidetzea ezinbestekoa du, eta guk guztiok horren alde lan egiteko konpromisoa hartzen dugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu