Prozesua aitzinatzera dei egin dute eragileek

Guztira hogeita bost bat eragilek zuten atzoko manifestaziora deitu; konponbidean sartzea eskatu zioten Parisi

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Nahiz egitura politiko, sozial eta sindikal ezberdinetan egon, manifestazioan bildutako eragile guztiek diote gatazkaren konponketaren alde engaiatzeko prest direla, guztien irudiko, herritar guztien eginbeharra delako hori bultzatzea.

FREDERIQUE ESPAGNAC



Frantziako senatari sozialista

«Donostian ez zirenak ere, hau da, Frantzia eta Espainia, lotu beharko zaizkio prozesuari»

«Donostian nintzen Kotte Ezenarrorekin, prozesuan sartzen garela erakustea biziki garrantzitsua zitzaidan. Hori erakusteko naiz hemen ere. Aurore Martini begira, euroagindu horrek ez du zentzurik, eta hemen haren ondoan egon nahi nuen. Donostian ez zirenak, hau da, Frantziako eta Espainiako Gobernuak ere lotu beharko zaizkio prozesuari. Denbora hartuko du seguru aski, baina mahai inguru batean eseri beharko dute, gelditzen diren pausoak gainditzeko».

MARTIN GARITANO



Gipuzkoako ahaldun nagusia

«Presoek prozesuanparte hartzeko baldintzak planteatu beharko dira»

«Uste dut une historiko batean bizi garela eta garrantzitsua dela euskaldunek galdatzea bai Espainiari, bai Frantziari, aurrera pausoak ematea. Hauetariko bat euskal preso politikoen Euskal Herriratzea da. Bestalde, presoek prozesuan parte hartzeko baldintzak planteatu beharko dira».

ANITA LOPEPE



Batasuneko kidea

«Orain, elkarrizketa politikoa nola egiten dugunikusi beharko dugu»

«Baikor ateratzen naiz manifestaziotik. Bai kuantitatiboki, jendea hurbildu delako, eta bai kualitatiboki, ikusiz zegoen aniztasuna.Lerro politikoak mugitzen ari direla sentitzen dugu, gatazkaren konponketaren gaiari lotzeko beharra sentitzen dute geroz eta eragile gehiagok. Karrikara jaistea bat da, segitu eta indartu beharko dugu. Baina orain elkarrizketa politikoa nola jartzen dugun ikusi beharko dugu. Ipar Euskal Herria egiten duten jende eta eragile guztien artean, mamiaz mintzatu beharko gara, ados jartzeko aldarrikapen batzuen inguruan. Ezagupen instituzionala behar du Ipar Euskal Herriak, eta hori dugu landu behar orain».

MERTXE COLINA



Abertzaleen Batasuneko kidea

«Gauden garai honetan, indarrak elkartu eta aitzina segitu behar dugu»

«Gauden garaiari begiratuz, bai krisi egoera baina ere esperantzazko egoera politikoa ikusirik, indarrak elkartu eta aitzina segitu behar dugu, Euskal Herriarentzat aspalditik galdatzen ditugun oinarrizko eskubideak lortzeko. Proiektuak aurrera eramateko lagungarria da elkartuz eta zabalago izanik lortzen dugun aberastasuna. Madrilekin eta Parisekin zer nolako zailtasunak ditugun badakigu eta espero dut laster,gaur berean edobihar entzungo gaituztela, herri honek zilegi diren hainbat eta hainbat eskaera dituelako, eta onartu egin beharko dizkigutelako. Mahai baten inguruan jarri beharko dugu guztiok, hitz egiteko. Bortizkeriarik ez badute nahi hor parada badute».

MIXEL LARRALDE



CFDTko idazkaria

«Bake konferentzian egon ginen, eta hemen egotea horren segida da»

«Gutxi ala anitz, hemen gatazka politikoak pertsona oro hunkitzen du. Nazioarteko bake konferentzian egon ginen eta hemen egotea horren segida da. Gobernuei mezu azkar bat luzatu behar zaie, entzunarazi behar diegu hemen prozesu bat dagoela hasirik eta horri lotu behar direla. Euskal preso politikoen hurbilketan urratsak eman beharko ditu. Lagun anitz lasaituko lukeen keinu bat litzateke eta bake iraunkor bat lortzeko aurrera pausoa».

CHRISTOPHE DESPREZ



Giza Eskubideen Ligako presidentea

«Herritar guztiek behar dute parte hartu prozesuan, demokraziaren alde»

«Testuingurua ikusirik, prozesua aitzina eramanarazteko herritar mobilizazioa garrantzitsua da. Herritar guztiok behar dugu lotu, demokraziaren alde eta salbuespenezko legediaren aurka. Gatazkaren konponketari lotu beharko dute Gobernuek eta hori entzunarazi beharko diegu. Guztiok, gune orotan behar dugu jardun konponketaren alde».

MAITE ESNAL



Etxerat-eko kidea

«Hemen jende multzo bat dagoela ikusi dute eta ezingo dute horren kontra joan»

«Egun hau kristoren pozarekin hartu dut, pixkanaka pixkanaka jendeak begiak irekitzen dituela ageri delako ; hemen zer gertatzen ari den agerian uzten delako.Frantziak erantzun bat eman beharko du, ezingo du orain arte bezala pareta bat ezarri gu eta beraien artean. Hemen jende multzo bat dagola ikusi dute eta ezingo dute horren kontra joan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.