Politika

Prozesua ez dagoela unerik onenean iritzi dio Josu Jon Imazek

Euskal Herrian bakea lortzeko eta gatazka gainditzeko prozesua abiatzeko baldintzak ez daudela unerik onenean uste du Josu Jon Imaz EAJko EBB Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak. Imazen arabera, ETAren azken atentatuek kalte handia egiten diote prozesu hori abian jartzeko aukerei, eta, halaber, prozesu hori eragozten dute hainbat herritako zinegotziri "Batasunaren inguruneak egiten dien jazarpenak".

2006ko urtarrilaren 31
12:08
Entzun
"Etorkizun itxaropentsu bati begira dauden datu objektiboen ondoan errealitatea dago. Eta errealitate hori ez da bakarrik ETA lehergailuak jartzen ari dela, baizik eta egun, 2006ko urtarrilaren 31n, zinegotzi asko udalerri askotan Batasunaren ingurunearen jazarpena bizitzen ari direla. Ez bakarrik PPko zinegotziak edo PSOEkoak, baizik eta baita ere EAJkoak, EAkoak eta Aralarrekoak", esan du Imazek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Horiek guztiak bake eta normalizazi prozesu bat abian jartzeko oztopo direla azpimarratu du jeltzaleen presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.