Babes Taldea urtarrilaren 23an hasiko da lanean. Mementoz, 12 eurodiputaturekin osatuta dago, baina irekia dago, eta denborarekin jende kopurua gehitzea espero dute.
Hitzarmenerako Mahaiko kideak Bruselan izan ziren Europako Legebiltzarrean hitzaldia ematen. Pozik etorri ziren handik, Babes Taldea sortu zelako. Babes Taldean Europako alderdi berdeko, alderdi nazionalistako eta alderdi popularreko legebiltzarkideak daude. Gainera, alderdi sozialistako eurodiputatu bat taldean sartzeko lanean ari direla jakinarazi dute.
Ekitaldia Euskaldunan
Hilaren 17an Euskalduna "betetzeko" intentzioa dute Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu zutenek. "Kultura politiko ezberdinetako ordezkaritza biltzea" dute xede, "konponbidearen prozesua denon artean eta modu adostuan egiteko beharra aldarrikatzeko, erabakitzeko eskubidea eta Euskal Herria ardatz hartuta".
Bertan izango dira Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu dutenak eta harekin bat egiten dutenak. Horiez gain, Babes Taldekoa hainbat eurodiputatu ere izango dira bertan.
hitzarmenerako mahaia
Prozesua ezagutzea, bultzatzea eta zabaltzea izango da Babes Taldearen egitekoa
Europako Legebiltzarrean sortu zen Babes Taldearen egitekoa Euskal Herriko bake prozesua ezagutzea, laguntzea, bultzatzea eta zabaltzea izango da. 12 eurodiputatuk osatutako taldea da, eta haietako hainbat hilaren 17an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den ekitaldian ere izango dira. Ekitaldi hori Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoko sinatzaileek antolatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu