Baldintza horiek betetzen ez badira konponbide prozesua geldirik geratzeko arriskua ikusten du Erraztik. "Ezin dugu atzerapen gehiago onartu, zenbat eta gehiago atzeratu, arrazoia ematen zaielako lehengora itzuli nahi dutenei".
Eztabaida politikoa egingo den alderdien mahaia osatzeko eguna jartzea da aurreneko pausoa, EAko lehendakariaren iritzian. ETAk eta Espainiako Gobernuak politikaz ez dutela hitz egin behar ere azpimarratu du, haien egitekoa talde armatuaren desagertzea bideratzea dela azpimarratuz.
Nolanahi ere, Erraztik nekeza ikusten du alderdien mahaia urtarrilean osatzea. ETAk su-etena eman zuenean talde armatuak eta Espainiako Gobernuak jarri zituzten "garantiak" ez direnez bete penatuta agertu da. Gainera, horren ondorioz, sektore batzuk mahai hori negoziaketako gune bakar gisa hartzea ekarri duela kritikatu du.
Politika
Prozesuak aurrera egin dezan alderdien mahaia osatzeko data jarri behar dela iritzi dio Erraztik
Konponbide prozesua geldirik gera ez dadin, alderdien mahaia osatzeko eguna finkatzea behar-beharrezkoa da EAko lehendakari Begoña Erraztirentzat. Eskubideen urraketak amaitzea ere ezinbestekoa dela iritzi dio, hala nola, kale borroka ekintza gehiago ez egitea, euskal presoen sakabanaketa amaitzea, eta "mendekuzko ekintza judiziala" baztertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu