Politika

Prozesuan aurrera egiteko urratsak proposatu ditu Elkarbidek

Unibertsitateko 400 bat irakaslek osatzen duten =l Elkarbidek==http://www.elkarbide.net/=l bake prozesua babestuz testu bat kaleratu du. Gainera, prozesu horrek aurrera egiteko lau "baldintza" zehaztu dituzte: Alderdien Legea ezabatzea, ETAk "indarkeria betirako uzteko" konpromisoa izatea, gatazka gizatartzea eta alderdien artean "oinarriak eta metodoa adostea".

2006ko abenduaren 12a
14:29
Entzun
20 irakasle inguru azaldu dira prentsaurrekoan, eta konponbide prozesuan "arazoak" eta "mugimendu gutxi" ikusten dituztela azaldu dute. Horregatik, prozesua babestu nahi izan dute. Aurrera egiteko baldintzak prozesua martxan jarri zutenek sortu behar dituzte Elkarbideren iritzian, alegia Espainiako Gobernuak eta ETAk, eta prozesua babesten duten instituzio eta alderdiek.

Beraz, horiek guztiek bete beharreko lau baldintza zehaztu ditu Elkarbidek: Alderdien Legea ezabatzea; ETAk "indarkeria betirako uzteko" konpromisoa izatea; gatazka zentzu guztietan gizatartzea; eta alderdien artean proiektu guztiak defendatzea posible egiten duen oinarriak eta metodoa adostea".

Alde guztiek bete behar dituzte baldintza horiek Elkarbideren iritzian, aurrebaldintzarik gabe, eta bakoitzak bere baldintzak jartzea eragotziz.

Prozesuan Espainiako Botere Judiziala, PPren "estrategia destruktiboa", eta komunikabide batzuen asmo txarra izaten ari diren eragina salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.