"Egiazko bake itxaropena dinamikoa eta aktiboa da. Ez da iristen ez den autobusaren zain gaudeneko esperantza pasiboarekin nahastu behar", esan du Uriartek Arantzazuko Andra Mariaren eguna dela-eta izen bereko santutegian egin duen homilian. "Bakea interes partikularren aurretik jar dezaten eskatzen die arduradunei. [Itxaropen aktiboa duenak] egunero galdetzen dio bere buruari zer egin dezakeen norbanako gisa edo kolektiboan bakea prestatzeko", nabarmendu du. "Minik gabeko bake bat, 'izerdirik' aterarazi ez diguna, ez dugu 'gure' bakea sentituko".
Hainbat agintarik parte hartu dute meza horretan. Han izan dira, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria, Miren Azkarate bozeramailea, Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusia eta Leire Ereño Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea.
Politika
Prozesuan "itxaropen aktiboa" izateko eskatu du Uriartek
Bakea lortu nahi bada itxaropena izatea ezinbestekoa dela usteu du Juan Mari Uriarte Donostiako gotzainak. Hain zuzen ere, bakegintzan Eliza Katolikoak zereginik izatekotan bi dauzkala nabarmendu du: adiskidetzea bultzatzea eta itxaropena sendotzea. Ildo horretatik, itxaropentsu izateko deia egin du, baina ohartarazi du esperantzak baliagarri izateko "aktiboa eta dinamikoa" izen behar duela; hau da, agintariei interes orokorrak eureenen gainetik jartzea eskatzen diela, eta herritarrei, berriz, bakearen alde engaiatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu