Politika

Prozesuan "oinarririk gabeko urratsik" ez dutela emango adierazi du Zapaterok

Espainiako Gobernuak une bakoitzean "beharrezko pausoak" ematen jakingo duela agertu du, baina urrats sendoak behar direla zehaztu du, "ez oinarririk gabekoak". Nolanahi ere, prozesuaren aldeko lanak "fruituak" emateko itxaropena duela agertu du.

2006ko abenduaren 13a
18:41
Entzun
Espainiako Kongresuko kontrol saioan mintzatu da Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua konponbide prozesuari buruz, hain zuzen ere, IUk "oztopoak gainditzeko ekimen politikoa" har dezala galdeginez egindako eskaerari erantzuteko. "Gobernuak jakingo du prozesuko une bakoitzean beharrezko pausoak ematen, baina urratsek sendoak izan behar dute, eta ez oinarririk gabekoak", nabarmendu du.

Prozesua behar den bezala bideratzeko "denbora, naretasuna eta nekaezintasuna" behar direla erantsi du Espainiako gobernuburuak", eta legegintzaldi hasieratik Espainiako Gobernua horretan ari dela saiatzen. Lan horrek "fruituak" emango dituen itxaropena duela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.