Batasunak Anoetan esan bezala Euskal Herri osoko alderdi eta gizarte eragileen arteko akordio lortzea beharrezkoa da bake prozesuak amaiera ona izateko. Hori dela eta, esparru horretan konpromisoak hartzea beharrezkoa dela azaldu du gaur Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaleak.
Batasunak aurreikusi bezala, urratsak eman direla gogorarazi du Otegik. Baina lan diskretuak fruituak ematen dituen arren, lan horri garrantzia kentzeko interesak daudela azpimarratu du. Begiak ETAren eta Gobernuaren arteko elkarrizketara bideratzeko interesak daudela azaldu du. Interes hori bake prozesuan aurrera egiteko konpromisorik hartu nahi ez dutenen interesa da.
Gakoa, beraz, Euskal Herriko alderdi eta eragileen arteko akordio da Otegiren hitzetan eta azken hilabeteetako urratsak azpimarratu ditu: Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa, Europako Legebiltzarreko babes taldea, UGT eta LABen arteko bilera, 18/98 auzia eteteko eta presoen eskubideen aldeko manifestazioek jaso duten babesa eta Euskal Herri osoko emakumeak lantzen ari diren idatzia, besteak beste.
Horren harira, Euskal Herri osoko alderdi zein eragile sozial eta sindikaletako emakumeak lantzen ari diren idatziaren inguruan hain zuen, atzo hainbat hedabidek informazioa filtratu izana kaltegarria izan dela azaldu du Otegik. Zabaldutako informazioa benetakoa ez zelako. Hasieran Eusko Legebiltzarreko emakumeen (PPkoak izan ezik) ekimena zela zabaldu zen. Idatzia, ordea, Euskal Herri osoko hainbat alorretako emakumeak lantzen ari dira. Horregatik hedabideetako buruei arduratsu jokatzeko eskatu die Otegik eta hainbat hedabide prozesua saboteatzeko lan handia egiten ari direla azpimarratu du.
Amaitze aldera, Batasunak alderdien mahaia osatzeko lanean jarraituko duela adierazi du Otegik. Lan egiteak fruituak ematen dituelako. Lasaitasunerako deia egin dio gizarteari eta une honetan garrantzitsuena bakea eta demokrazia direla gogorarazi du.
Baketzea
Prozesuaren alde egindako lanari garrantzia kentzeko saioa dagoela salatu du Otegik
Atzo agerraldia egin bazuten are, gaur beste agerraldi bat egitera behartuta sentitu direla azaldu dute Arnaldo Otegi eta Ainara Armendariz Batasuneko kideek. Prozesua nahasteko helburua duen estrategia bat dagoela iritzi dio gaur Otegik eta prozesua desitxuratzen duela azaldu du. Egindako lanari garrantzia kentzeko saioa dagoela salatu du Otegik. Prozesuaren alde ematen diren urratsei eta egindako lanari garrantzia kendu nahi dieten saioa salatu du Otegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu