Politika

Prozesuari babesa adierazi dio Txileko Legebiltzarrak

2006ko urriaren 20a
16:23
Entzun
Txileko Legebiltzarrak, Diputatuen Ganberak zein Senatuak, babesa agertu dio Euskal Herriko konponbide prozesuari. "Legebiltzarrak Euskal Herrian indarkeriaren zigorrarekin eta banaketarekin amaitzea helburu duen prozesua ontzat eman eta zoriontzen du", dio zehazki Legebiltzarrean onartutako adierazpenak.

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria Txilen da bisita ofizilean, eta gaur Adolfo Zaldivar senadore txiletarrak animoak eman dizkio Ibarretxeri eta euskal gizarteari prozesuak aurrera egin dezan lanean jarraitzeko.

Zaldivarren aburuz, euskal gizartearen borondatea errespetzatzea izango da bake prozesuaren gakoa. Era berean gaineratu du Txileren babes osoa izango duela euskal gizarteak “amestutako” bakea erdiesteko. Txilek eta Euskal Herriak duten lotura nabarmendu du Zaldivarrek eta, beraz, prozesuarekin gertatzen dena inporta zaiela gainerati du.

Txileko Senatuak bake prozesua babesteko adierazpena onartu zuen aho batez. Zaldivar izan zen adierazpen horren bultzatzaile nagusia.

Atzo Arturo Prat Unibertsitateko ekitaldian parte hartu eta Iquequera abiatu zen. Gaur, Hezkuntza ministro Yasna Provosterekin bildu ostean Argentinara abiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.